XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), ideia orokor batzu komentatu nahi nituzke.

Badirudi bizimodu sozialean bi harreman-arlo egituratzen ari direla: bateko, lanaren betebeharretik datorrena, eta, besteko, lan-prozesutik kanpo gorputza hartzen duena.

Bi arlook elkarri lotuta badaude ere, haiekin batera, euren barruan, bi espazio eta bi denbora berezi aurkezten dira.

Bilatzerakoan, batzutan errazago, bestetan zailago, izanik ere, lantokia eta etxebizitza elkarrengandik aldendurik daudelarik, eta lanorduak aurrez aurretik markaturik daudelarik, aiseki antzematen da bitasun hau.

Oro har, modu honetara gertatzen da gizarte industrialetan, salbuespenak aparte.

Aktibitate industrialetan, eta hauen inguruan dihardutenetan ere, urteko lanegunak eta berauen lanorduak izaten ditugu.

Hitz batez esanda: lanordutegia.

Gainerako denbora norberak gustatu, hautatu, nahi edo ahal izaten dituen ariketetan iharduteko erabiltzen da.

Industri Iraultzarekin ordenu ekonomiko eta sozial berezi bat jaiotzen da, kapitalismoa deritzana, alegia; eta harekin batera, gizabanakoen eta lanaren arteko erlazio berri bat.

Erlazio berri honexetan jasotzen dute gero eta indar gehiagoz lanezaren espazioak eta denborak.

Langileriaren erreibindikazioetan ere manifestatzen da honen premiaren balorazioa.

Fabrika ondoko barrakoietan bizi ziren langileak, fabriketako dendetan eroserazita zeuden, umeek ere lan egiten zuten, urte askotan zehar.

Langileen burrukan ikus dezakegu denontzako giza-bizimodu egokia eraikitzeko oinarrien esigentzia nola bideratu zen.

Eta, ikusi ere, ikusten dugu pertsonaren dignitatearen eskabidea: bizi izateko lan egitea, eta ez alderantzizkoa, hau da, lan egiteko bizi izatea.

Mugimendu honekin batera, lanetik kanpo garatzen dituzten ariketak espezifikotasun-kutsu batez estaltzen dira, eta bereizi egiten dira bi ariketa-moeta: gizarteari ordaindutako lanaren medioz dagozkionak, (...)